26 nov 2014

WORK-LANeko 2015eko GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESA PROIEKTUEN LEHIAKETA

Work-Laneko Lanbide Heziketako Ikastetxeetako ikasgeletan ekintzaile izaera sustatzeko eta enpresa-ideia berrien garapena bultzatzeko xedez, IBERDROLAren babesaz honako deialdia egin dugu:

WORK-LANeko 2015eko GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESA PROIEKTUEN LEHIAKETA
HELBURU OROKORRA
Work-Laneko Lanbide Heziketako Ikastetxeetako ikasgeletan ekintzaile izaera sustatzea eta Bilboaldean ekoizpen eta hazkundeko arloak lagunduko duten enpresa-ideia berrien garapena bultzatzea.

Helburu Estrategikoak:
- ENPRESA eta EKINTZAILETZA (EE) edo antzekoa erabiltzea lehiaketaren parte hartzera animatzeko. Ikasgai horretan parte hartzen dute Gradu Erdiko eta Goi Graduko LHko ikastetxeetako prestakuntza-zikloen 2. mailako ikasleek.
- Prestakuntzako ziklo bakoitza amaitzeko behar den PROIEKTU BATEN GARAPENA, EE ikasgaian lantzeko aukerari lotzea, Gizarte ekonomiako benetako enpresa egitasmo bilakatzeko haren bideragarritasuna baloratzeko aukera gisa.
- Ikastetxeetako irakasleak inplikatzea, ikasleen artean ekintzaile izaera dutenak identifikatu ditzaten eta ideiak sorrarazteko informazio nahiz ezagutza eskaini diezaieten.
- Prestatzea eta sentsibilizatzea Lan Elkartuko Kooperatibetan eta Lan Sozietateetan ekintzailea izateko dauden aukerei buruz. Horretarako, lankidetza, demokrazia, berdintasuna, ekitatea eta elkartasuna balio gisa lehenesten dituen jarduera baterako gaitasunak eta trebeziak garatzea bultzatuko du.

PARTE HARTZAILEAK
Work-Lan elkarteko kideak diren LHko ikastetxeen Arauzko eta Ez Arauzko prestakuntzaren ikasleak, ikasle ohiak eta irakasleak:

Gizarte Ekonomiako enpresa baten bitartez, Bilboaldean kokatutako edozein sektore edo jardueratako enpresa-proiektua aurkeztu behar dute.

PROIEKTUAK AURKEZTEKO OINARRIAK
•    Proiektu guztiak kooperatibaren edo lan sozietatearen egitura juridikoa eduki behar dute
•    Proiektuak gutxienez ekintzaile -bikote batez osatuta egon behar dira. Bietariko bat, gutxienez izango da Work-Laneko kidea den LHko ikastetxe bateko ikaslea eta ez da gehieneko kopururik egongo.
•    Proiektuetan ikasleez eta irakasleez osatutako talde mistoak egon ahal izango dira.
•    Proiektuek gehienez 15 orrialde izango dituzte, alde bakarrean idatzita.
•    Proiektuak euskarri informatiko zein paperean aurkeztuko dira eta gutxienez hurrengo edukiak izango dituzte: 
1. PROIEKTUAREN JATORRIA
       1.1. AURREKARIAK, ENPRESA IDEIAREN JATORRIA
       1.2. TALDE SUSTATZAILEA
2. JARDUERA
       2.1. PRODUKTU / ZERBITZUAREN AZALPENA
       2.2. LEHIAKIDEEKIN BEREIZTEN DUEN BERRIKUNTZA
3. MERKATU AZTERKETA
       3.1. SEKTOREAREN EGOERA
       3.2. ESKARIAREN AZTERKETA
       3.3. ESKAINTZAREN AZTERKETA
       3.4. AMIA MATRIZEA
4. MARKETIN PLANA
       4.1 PRODUKTU ESTRATEGIA
       4.2 PREZIO ESTRATEGIA
       4.3 BANAKETA ESTRATEGIA
       4.4 KOMUNIKAZIO ESTRATEGIA
5. BALIABIDE MATERIAL ETA HUMANOEN ANTOLAKETA
       5.1. BEHARREZKO INBERTSIOAK
       5.2. GIZA BALIABIDEAK
       5.3. AUKERATUTAKO EGITURA JURIDIKOA
6. AZTERKETA EKONOMIKO-FINANTZARIOA
       6.1. INBERTSIO PLANA ETA FINANTZA ITURRIAK
       6.2. Galdu-irabazien kontua
       6.3. DIRUZAINTZAKO AURREKONTUA
       6.4. PROIEKTUAREN BALORAZIO EKONOMIKO-FINANTZARIOA

FASEAK
  Lehenengo fasea:
•    Parte hartuko duten proiektu guztiak Work-Laneko dinamizatzaileei aurkezteko data: 2015eko apirilaren 30a.
•    Ikastetxeetako dinamizatzaileek eta irakasleek osatutako epaimahai batek egindako hautaketa: 2015eko maiatzaren 15a.
    Bigarren fasea:
•    Work-Laneko Garapen Mahaiaren zenbait kidez osatutako epaile -taldeak egindako hautaketa: maiatzaren 29a.
•    SARIAK BANATZEKO EKITALDIA. 2015eko ekaina

SARIAK
Kategoria bakoitzean eskudiru kopuru jakin bat izango da. Haren bidez, enpresa ekimenak jartzea sustatu nahi da. Kategoria bakoitzean hala banatuko da:
1. SARIA: 2.000 €
2. SARIA: 1.250 €
3. SARIA: 750 €
Gainera, irabaziko duten enpresa ekimenek WORK-LANen aholkularitza izango dute eratzeko eta sendotzeko prozesuari ekiteko, enpresa sortzea erabakiz gero. 

BALORATZEKO IRIZPIDEAK
1.    Berrikuntza Maila
2.    WORK-LANeko LHko bost ikastetxeetan eskainitako Zikloen familia profesionalekin duen lotura
3.    Lanpostuen sorrera
4.    Inguruko beharrizanekiko lotura eta bideragarritasun maila. 

PROIEKTUEN ZABALKUNDEA
Finalera heltzen diren proiektuak egileenak izango dira eta Work-Lanek haien berri eman ahal izango du egoki deritzon baliabidea erabilita.

OINARRIEN ONARPENA

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak eta Epaimahaiak ebatzitakoa onartzea dakar. Antolakuntzak aldatu ahal izango ditu oinarriak. Parte-hartzaileak sustatzaileen aurrean aurkeztutako lanaren egiletzaren eta jatortasunaren erantzuleak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario