NOR GARA?
Work-lan Bizkaia irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Hona haren helburu sozialaren oinarrizko ardatzak:
a) Enpresa-proiektu berriak bultzatzea.
b) Enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzea, prestakuntzako, ikerkuntzako eta garapen teknologikoko jardueren bidez.
Work-lan Bizkaia Bilbo Handia eskualdeko HETEL sareko 5 zentroetako ordezkariek osatzen dute:


HELBURU OROKORRA:
Bilbo Handia eskualdean Gizarte Ekonomiako enpresak ezartzea.
HELBURU ESTRATEGIKOAK:
1. Bilbo Handia proiektuari laguntzeko sarea garatzea.
2. Negozioak egiteko ideiak edo enpresak sortzeko proiektuak biltzea.
3.
Gizarte Ekonomiako enpresak sustatu nahi dituzten pertsonak erakartzea.
4.
Haien garapenerako ideiak eta proiektuak hautatzea.
5. Ideia osatzeko prozesua koordinatzea.
6.
Enpresa bideragarriak eratzea.
7.
Eratutako enpresak sendotzea eta haien hazkundeari laguntzea
ZER ESKEINI DUGU?
• Lanbide Heziketako zentrua zure proiektuen alderik teknikoena lantzeko (maketen garapena, ereduzko frogak, prototipoak, laborategiak, makinaria…)
• Sektore bereko enpresa bat aholkularitza teknikoa, merkatal errealitatea, eta bezeroan bihurtzeko aukera duten kontaktuen berri emateko.
• Kontsultorea bideragarritasun plan globala lantzeko.
Honetaz gain:
• Aholkularitza: enpresa sorkuntza eta kudeaketa arloan.
• Hezkuntza eta susperketa: kooperatiba eta sozietate laboralei buruz.
• Finantziazio bilaketa.
• Lokalak baldintza onuragarrietan.
• Eraketa eta jarraipena.
Zer da "gizarte ekonomia"?
“Gizarte Ekonomia”ren kontzeptua enpresa kooperatibak eta laboralak osotzen dute. Enpresa berri hauek osatzen duten langile guztien interesak eta beharizanak betetzeko asmoz sortzen dira.

Gizarte ekonomia talde-autoenpleguaren kontzeptuaren barne aurkitzen da, hau da enpresa bat eratuz euren lan postua sortzen duten pertsonak; enpresa hori kooperatiba edo ta sozietate laborala bada, orduan gizarte ekonomiako enpresa bat da.
Gizarte ekonomia hainbat kolektiboen beharrei erantzuna emateko sortzen da, hainbat zerbitzuen beharizanak (zerbitzu kooperatibak, kontsumo kooperatibak) bizitzeko beharrak (etxebizitza kooperatibak) , irakaskuntza beharrak (irakazkuntza kooperatibak)…
Laburbilduz, gizarte ekonomiako enpresek bere ezaugarri bereziengatik, enpresa sortzen duten sozioen behar pertsonalei erantzunkizuna ematen diote eta alderdi monetarioa bigarren maila baten uzten dute.
|