Negozio Ideiak
Work-lanen jardueren artean enplegua sortzeko ahalmen duten sektoreen identifikazioa dago. Horretarako estrategikoki garrantzitsuak diren esparruetan parte hartzen duten hainbat enpresa eta erakundeekaz kontaktuan dago.
Enpresa berri bat martxan jartzeko borondatea duten ekintzaileen sustapenean lan egiteaz gain.
Ideiarik bai?
Ideia hori enpresa berri batean bihurtzen laguntzea nahi badozu etorri gure bulegora edo emaila bidali.
Sustatzaileak
Susperketa eta erakartze jarduerak sustatzeaz gain, Work-lan
Bilbo haundiko eskualdean sortutako enpresa sendo eta iraunkor batetan parte hartu nahi duten pertsonekin kontaktatu nahi du.
Parte hartu nahi dozu?
Nahiz eta enpresa ideiarik ez izan baina enpresa berri batean parte hartzea gustatuko balitzaizu, etorri edota emaila bidali. 
Ideien Garapena
ENPRESA PLANA
Proiektu berri bakoitza bideragarritasun planan aditua den enpresa edo ta pertsona bat izango dau eusten (bere ondoan).
Horretaz gain proiektuaren alde teknikoena lantzeko tutore eta Fpko zentru baten laguntza izango dau: Ereduzko frogak, maketak, prototipoen garapena…egiteko.
Enpresa proiektu berri bakoitza, experientzia eta merkatuaren ikuspuntuaz gain euren kontaktuak eta bezero potentzialetan bihurtzeko aukera emango dioten enpresa adituak izango ditu.
TREBAKUNTZA
Work-lanek hezkuntz arloan daukon eskaintza honako hau da:
• Enpresa kudeaketa eta aktibitategaz lotuta dagozen alde teknikoa lantzeko trebakuntza ikastaroak.
• Gizarte-ekonomia suspertzeko jardunaldiak.
• Ideia eta pertsonen kudeaketarako jardunaldiak.
Jaurtipena eta Eraketa
PROIEKTUAREN KONSTITUZIO ETA ERAKETA
Work-lan Bizkaia Gizarte-ekonomian erreferenteak diren entitatekaz sinatutako lankidego hitzarmenak dekoz, ELKARLAN ETA ASLE besteak beste. Eurak izango dira enpresa berriek martxan jartzeko behar duten sorkuntza tramite guztiek burutuko dutenak.
DIRULAGUNTZAK
Enpresa proiektuak izan dezakeen dirulaguntzei buruzko informazioa eta kudeaketa.
JARRAIPENA
- Bazkide berriak sartzeko prozesuaren sustapena.
- Langileen trebakuntza, kalitatea eta kudeaketa prozesuen hobekuntza planak.
- Gizarte-ekonomiako enpresa sareen artean lankidetza bultzatze.
|