Zer da "gizarte ekonomia"?
“Gizarte Ekonomia”ren kontzeptua enpresa kooperatibak eta laboralak osotzen dute. Enpresa berri hauek osatzen duten langile guztien interesak eta beharizanak betetzeko asmoz sortzen dira.

Gizarte ekonomia talde-autoenpleguaren kontzeptuaren barne aurkitzen da, hau da enpresa bat eratuz euren lan postua sortzen duten pertsonak; enpresa hori kooperatiba edo ta sozietate laborala bada, orduan gizarte ekonomiako enpresa bat da.
Gizarte ekonomia hainbat kolektiboen beharrei erantzuna emateko sortzen da, hainbat zerbitzuen beharizanak (zerbitzu kooperatibak, kontsumo kooperatibak) bizitzeko beharrak (etxebizitza kooperatibak) , irakaskuntza beharrak (irakazkuntza kooperatibak)…
Laburbilduz, gizarte ekonomiako enpresek bere ezaugarri bereziengatik, enpresa sortzen duten sozioen behar pertsonalei erantzunkizuna ematen diote eta alderdi monetarioa bigarren maila baten uzten dute.
|