Work-lan.com  
   Euskera | Castellano

.

Esperanza, 12
48005 BILBAO
Tel. 94 416 90 66
Fax 94 415 38 55
info@work-lan.com
info@work-lan.com


Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
 

BerrideaBerridea lehiaketa

SARI BANAKETA

Ekainaren 27an BERRIDEA 2007 enpresa ideien lehiaketaren sari banaketa ospatu zen. Ekitaldia arratsaldeko zazpi eta erdietan ospatu zen Zabalburu Ikastetxeko areto nagusian eta bertan izan zen Juan José Loroño, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.
Departamentu hau da, hain zuzen ere, Work-Lan elkartea sustatu eta laguntzen duena.

Lehiaketako irabazleak aukeratu zituen epaimahaiko kideak hurrengo erakunde hauetako ordezkariak izan ziren: SECOT elkartea, Euskadiko Kutxa, Iberdrola eta Work-Lan bera.

Proiektu irabazleak hauek izan ziren:
Lehenengo saria (2.300 €):
SYNAPSE S.Coop. (Informazio teknologia eta sare azpiegituren inguruko zerbitzu eta konponbideak)
Bigarren saria (1.500 €):
PLISTI-PLASTA S.Coop. Haurtzaindegia
Hirugarren saria (1.000 €):
ENERNAT S.Coop. (panel fotovoltaiko eta eguzki plaken instalazioa)
Laugarren saria (600 €):
ONGIZATE S.Coop. (domotika eta eguzki plakak)
Bosgarren saria (600 €):
DORRETXE LANDA-HOTELA

ARGAZKIAK

Ezkerretik eskuinera: Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuordea den Juan José Loroño, Work-Laneko presidentea Eduardo Fernández Bodegas eta José Antonio Larrañaga, SECOT elkarteko ordezkaria.

Leabai S.Coop.eko sustatzaileetako bat izan zen Borja Cazalisek, Lanbide Heziketa baten ekimenaren ondorioz sortutako kooperatibaren inguruko esperientzia azaldu zuen.

Bost proiektu irabazleetako kideak.

Ekitaldira kooperatibismo eta heziketa munduko pertsonak joan ziren. Argazkian Salesianos Deustuko zuzendaria, Txorierri Ikastegi Politeknikoko zuzendaria eta kooperatibak sustatzeko elkartea den ELKARLAN-eko zuzendaria.

EVENTIUM S.Coop.eko sustatzaileak. Kooperatiba hau Work-Lanen laguntzaren ondorioz sortu ahal izan da eta ekitaldi hau antolatzeak praktika moduan balio izan zien.

Ezkerretik eskuinera: Jon Ander Ortuondo, Alex Gómez eta Lander Ontoria, lehen sariaren irabazleak SYNAPSE S.Coop. proiektuari esker (informazio teknologia eta sare azpiegituren inguruko zerbitzu eta konponbideak).

 

 

 
    © 2007 WORK-LAN bizkaia